Covid19 | Datuak egunez egun

Positibotan tasak bere horretan dirau

Aiurri 2020ko abe. 14a, 07:57

Abenduaren 12an eta 13an Euskadiko positibotasun tasa %7,2koa eta %6koa izan zen, hurrenez hurren. Zortzi egun atzera eginez gero, orduko hartako datuak oso antzekoak ziren. Aurreko asteburuan positibotasun tasa %6,5ekoa baitzen.

PCR proba asko edo gutxiago egin arren, datuek egoera beretsua adierazten dute. Eta positibotasunari dagokionez, tasa ez da %6tik jaisten. Astez asteko egoera epidemiologikoa hoberuntz badoa ere, birusak oraindik indarra baduela erakusten duten datuak dira:

Abenduak 5

  • 520 positibo Euskadin.
  • 196 positibo Gipuzkoan
  • %6,5 positibotasun tasa.

Abenduak 6

  • 452 positibo Euskadin.
  • 144 positibo Gipuzkoan
  • %6,5 positibotasun tasa.

Abenduak 12

  • 636 positibo Euskadin.
  • 209 positibo Gipuzkoan
  • %7,2 positibotasun tasa.

Abenduak 13

  • 464 positibo Euskadin.
  • 149 positibo Gipuzkoan
  • %6 positibotasun tasa.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!