Eneko Maizek eta Julen Alberdik Euskal Herriko Lau t´erdiko txapelketa jokatuko dute

Aiurri 2020ko abe. 15a, 15:40

Eneko Maiz trinketeko partida batean

Gutxinaka afizionatu mailako pilota txapelketei berrekingo diete. Euskal Pilota Federazioak Lau t´erdiko txapelketa iragarri berri du. Abenduaren 18an ekingo zaio lehiaketari.

Eneko Maiz billabonatarrak eta Julen Alberdi zizurkildarrak hartuko dute parte. Lehen jardunaldian (abenduaren 18) Maiz arituko da Behar Zanaren elastikoa jarrita eta Josu Aurrekoetxea lemoarra izango du aurkari. Duela urtebete, Gipuzkoako lau eta erdikoa irabazi zuen, beste garaipen askoren artean. 

Alberdik urtarrilaren 22an jokatuko du final laurdena Aurrera Tolosa taldearen izenean. Aitor Etxeberria izango du lehiakide. 

Biek pilota maila oso altua erakutsi dute azken urteotan. Datozen asteetan, berriz, Euskal Herriko txapelketa garrantzitsuenetako batean erakutsi beharko dute orain arte landutako guztia.

Lehen jardunaldia: Eneko Maiz (Behar Zana) - Josu Aurrekoetxea (Lemoa)

Bigarren jardunaldia, urtarrilak 8: Iker Espinal (Huarte) - Ibañez (Zaramaga)

Hirugarren jardunaldia, urtarrilak 15: Gaizka Carregal (Adiskide) - Alberto Ongay (Irurtzun)

Final laurdenak, urtarrilak 22: Julen Alberdi (Aurrera Tolosa) - Aitor Etxebarria (Lemoa)

Zizurkilera itzulera eta Julen Alberdi zizurkildarra kantxara | El Diario  Vasco
Julen Alberdi zizurkildarra sakea egiteko unean



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!