Covid19 | Datuak egunez egun

Gipuzkoan positibo kopuruak gora egin duen arren, eskualdean kasu bakarra zenbatu da

Aiurri 2020ko abe. 16a, 12:34

Eskualdean zenbatu den kasu bakarra Andoaingoa izan da. Gipuzkoako herri batzuetan egoerak okerrera egiten duen bitartean, eskualdean hobetzen ari dela dirudi. Hala ere, goiz da ondorioak ateratzeko eta lasaitzeko; izan ere, Gipuzkoan atzo baino 96 kasu gehiago antzeman dira.

Atzo, 13.165 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 582 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 104 kasu zenbatu dira Araban, 231 Bizkaian eta 243 Gipuzkoan eta 4 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 58 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 99 pertsona ZIUn daude. Bestalde, abenduaren 7tik 13ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 99 hildako egon direla.

Nabarmen hobetu da egoera, eta intzidentzia tasa metatua horren adierazle da. Abenduaren 15ean, gainera, UCI-ZIUetako okupazioa 99raino jaitsi zen. Asteak ziren ez zela ehuneko langatik jaisten. Herena murriztu da, astebeteko epean. Osakidetzan ospitaleratuta dagoen haur kopurua ere txikiagoa da. Azken datuaren arabera 344 pertsona zeuden ospitalean. Datu horiek guztiak onak izanagatik ere, bada kezka eragiten duen datua: Azken egunetako positibotasunaren igoera. Oinarrizko birsorkuntza tasa 1,07ra igo da. Adi ibiltzeko garaia da, beraz.

Kutsatze kasuak abenduaren 14tik abenduaren 21era:

HERRIA

ABEN 14 ABEN 15 ABEN 16 ABEN 17 ABEN 18 ABEN 19

ABEN 20

ANDOAIN

1 1          

URNIETA

2 0          

ZIZURKIL

1 0          

VILLABONA

1 0          

ASTEASU

0 0          

ADUNA

0 0          

LARRAUL

0 0          

GIPUZKOA

147 243        

Kutsatze kasuak abenduaren 7tik abenduaren 6era:

HERRIA

ABEN 7 ABEN 8 ABEN 9 ABEN 10 ABEN 11 ABEN 12

ABEN 13

ANDOAIN

0 1 0 3 0 0 4

URNIETA

0 0 0 1 0 0 4

ZIZURKIL

0 5 0 0 0 1 0

VILLABONA

0 0 2 3 0 1 1

ASTEASU

0 0 1 0 0 0 0

ADUNA

0 0 0 2 4 0 0

LARRAUL

0 0 0 0 0 0 0

GIPUZKOA

145 143 135 243 209 149
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!