Covid19 | Datuak egunez egun

Kasu positibo bana Andoainen eta Amasa-Villabonan

Aiurri 2020ko abe. 22a, 12:48
LABI gaur iluntzean bilduko da

Oinarrizko birsorkuntza tasa beheruntz doa eta egun 0,88an kokatzen da. UCI-ZIUko okupazioa ere aspaldiko baxuena da. 92 lagun daude zainketa intentsiboen unitatetan. Euskadin 307 kasu antzeman ziren atzokoan, 103 Gipuzkoan.

Atzo, 7.660 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 307 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 61 Araban, 141 Bizkaian, 103 Gipuzkoan eta 2 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Herriz herri 

  • Andoain Hirugarren egunez jarraian kasu positibo bakarra. Asteburuko agerraldia kontrolpean dagoela dirudi
  • Urnieta Abenduaren 15etik hona ez da kasu positiborik antzeman. 
  • Villabona Abenduaren 15etik ez zen kasurik agertu, atzora arte.
  • Zizurkil Hiru egunez jarraian kasu positiborik gabe.
  • Aduna, Asteasu, Larraul 0 kasu positibo.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!