Maskararen erabilera ostalaritzan: “Elikagaiak eta edariak irensten direnean izan ezik, ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduetan maskara erabiltzea nahitaezkoa da uneoro. Establezimendu horietan maskararen erabileran erlaxazioa antzeman da berriz ere. Gogorarazi behar da, tabakoaren kea birusaren transmisio-eragilea dela, batez ere maskararik eta distantziarik gabe pertsonak biltzen diren testuinguruetan”.
Jan-edanak ostalaritzan: “Ezin da zutik jan edo edan ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduetako barrualdean eta terrazetan. Era berean, ez da jan edo edan behar establezimendu horien inguruetan. Era berean, ezin da kontsumitu gozokirik edo freskagarririk hauek saltzen diren establezimenduen inguruetan. Berriz ere hauteman dira jokabide arriskutsuak, hala nola zutik eta maskararik gabe kontsumitzea lokal horien barrenean, terrazetan edo inguruetan”.
Olentzero-Mari Domingi eta Errege Magoen etorrera: “Agintaritza eskudunei eta gizarte- eta kultura-erakundeei dei egitea Olentzero-Mari Domingi eta Erregeekin lotuta ezarritako mugak zorrotz betetzen direla zaintzeko, eta bereziki gainbegiratzeko aglomerazioak sor ditzaketen ekitaldi horietan edo beste batzuetan prebentzio-neurriak zorrotz betetzen direla”.