Osakidetzak emandako datuen arabera, 473 kasu positibo antzeman ziren atzokoan, horietatik 184 Gipuzkoan. Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 38 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 86 pertsona ZIUn daude. Zainketa unitatean, beraz, kopurua jaisten ari da. Oinarrizko birsorkuntza tasa ere jaitsiz doa pixkanaka.
Bestalde, Osakidetzak adierazi duenez, “abenduaren 14tik 20ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 93 hildako egon direla”.