Erizaintzako eta erizaintza-laguntzaileko 16 profesionalek osatutako Osakidetzako taldea hiru egoitzetan egon zen atzokoan, egoiliarrei eta zentroetako profesionalei txertoa emateko. Osakidetzak emandako datuen arabera, “aurreikuspenen arabera, astero 16.000 dosi inguru bidaliko dira Euskadira, txertoa eremu soziosanitarioan ematen jarraitzeko, bai egoiliarrentzat, bai profesionalentzat.”