Atzo, 6.606 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 347 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 62 Araban, 150 Bizkaian, 130 Gipuzkoan. Positibotasun tasa goruntz doa, bereziki Bizkaian.
UCI-ZIU zainketa berezian 81 lagun daude, atzokoan baino bi lagun gutxiago. Azken egunetan 80-90 artean dago okupazioa, egonkor samar. 266 lagun daude Osakidetzako ospitaleen sarean.