Atzo, 8.657 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 517 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 88 kasu zenbatu dira Araban, 216 Bizkaian eta 207 Gipuzkoan; 6 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 53 pertsona ospitaleratu ziren atzo, aurreko egunean baino 21 lagun gehiago. Osptaleetan dagoen lagunen kopurua igo egin da egun batetik bestera, 266tik 284ra. COVIDa duten 79 pertsona ZIUn daude, egun.
Bestalde, abenduaren 21tik 27ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 57 hildako egon direla.