Osakidetzak emandako datuen arabera, 508 kasu positibo antzeman ziren atzokoan eta positibotasun tasa % 6,1era igo da. Lurraldeen arabera: 64 Araban, 241 Bizkaian, 189 Gipuzkoan eta beste erkidego batzuetako 14 kasu. Une honetan 79 pertsona daude UCI-ZIUn. Udalerrietako kasuak eta R0 indizea astelehenean eguneratuko dituztela jakinarazi dute.