Euskal presoen urruntzearekin bukatzeko manifestazioa deitu dute Aduna, Alkiza, Amasa-Villabona, Asteasu eta Zizurkilgo udalek. Gaur arratsaldeko 18:00etan abiatu da Errebote plazatik Zizurkilgo Joxe Arregi plazara. Herritarrek distantziak eta segurtasun neurriak errespetatuz, bat egin dute manifestazioarekin. Udalek goraipatu nahi izan dute aste honetan jaso den albiste pozgarria; Manex Castro, Iñigo Guridi eta Juan Carlos Besance preso billabonatarrak lekualdatu eta gerturatuko dituztela.