Osakidetzak emandako datuen arabera, atzokoan 490 kasu positibo antzeman ziren. Bezperan baino gutxiago dira, baina aldiz positibotasun tasa % 6,1etik %6,9ra igo da. Lurraldeen arabera: 82 Araban, 235 Bizkaian, 163 Gipuzkoan eta beste erkidego batzuetako 10 kasu. Une honetan 79 pertsona daude UCI-ZIUn. Udalerrietako kasuak eta R0 indizea astelehenean eguneratuko dituztela jakinarazi dute.