Jada hiru Telegram kanal sortu ditugu, Andoaingoa, Urnietakoa eta Aiztondokoa. Unean uneko albisteak, argazkiak eta bideoak jaso ahal izateko sartu ondorengo Telegram kanaletan:
Andoain: https://t.me/aiurri
Aiztondo: https://t.me/AiurriAiztondo
Urnieta: https://t.me/AiurriUrnieta
Telegram kanaletan sartzeko, estekan sakatu eta "Unirme" edo baturi eman. Honela, albisteak eta argazkiak mezu bezala iritsiko zaizkizu mugikorrera. Une oro, herriko eta inguruko egoeraren gainean adi egoteko.
Zer da Telegram eta nola sartu zaitezke kanalean?
Telegram WhatsApp-a bezalaxe mezularita aplikazio bat da; ezberdintasun nagusia, pribatutasun handiagoa duela eta kanalak sortzeko aukera ematen duela da. Aukera handiak eskaintzen dituen APPa da Telegram, beraz, unean uneko informazioa helarazteko kanalak sortu ditu Aiurrik:
- Play Store delakoan Telegram aplikazioa jaitsi.
- Zeure telefono zenbakia jarri eta APPa aktibatuko da.
- Bilatzailean Aiurri Andoain, Aiurri Aiztondo edo Aiurri Urnieta jarri.
- Taldean sartu eta batu (Unirme) sakatu.
- Taldean sartuko zara! Mezu gisa eguneko albiste garrantzitsuenak jasoko dituzu