Covid19 | Datuak egunez egun

Kasu positiboen agerpena eskualdeko udalerri handienetan

Aiurri 2021ko urt. 7a, 12:47

Eskualdean kasuek goruntz egin dute, izan ere, azken bi egunetan 32 kasu zenbatu dira. Andoainen 16 positibo, Amasa-Villabonan 7, Zizurkilen 5 eta Urnietan 4. 

Atzo, 7.235 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 501 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 73 kasu zenbatu dira Araban, 290 Bizkaian eta 131 Gipuzkoan; 7 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 33 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 72 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, abenduaren 28tik urtarrilaren 3ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 57 hildako egon direla.

Udalerrien araberako kasuak

Amasa-Villabonan 7 kasu antzeman dira, eta intzidentzia tasa metatua gorriruntz gerturatzen ari da. 439,41koa da, eta egunero kasuren bat edo beste agertzen ari da.

Urnietan 4 kasu antzeman ziren urtarrilaren 5ean. Intzidentzia tasa metatua 112,74ra igo da, eremu berdetik ateraz.

Zizurkilen 5 kasu agertu dira azken bi egunetan. Urtarrilaren 5ean 3 kasu eta 6an beste 2 gehiago.

Kasu positiborik ez Adunan, Asteasun eta Larraulen.

Intzidentzia

Ospitaleetako egoera egonkorra da, baita UCI-ZIUtako okupazioa ere. Birsorkuntza tasa zertxobait jaitsi da, baina oraindik 1etik gora dago.

Datozen bizpahiru asteak giltzarri

Eguberrietako intzidentziaren eragina hurrengo bi edo hiru asteetan nozituko dugula diote adituek. Ikusiko da, zenbaterianoko eragina duen Gabonetako oporraldiak birusaren zabalkundean.

Kutsatze kasuak urtarrilaren 4tik urtarrilaren 3ra:

HERRIA

URT 4 URT 5 URT 6 URT 7 URT 8 URT 9

URT 10

ANDOAIN

16 7 9        

URNIETA

0 4 0        

ZIZURKIL

0 3 2        

VILLABONA

3 6 1        

ASTEASU

1 0 0        

ADUNA

0 0 0        

LARRAUL

0 0 0        

GIPUZKOA

169 169 131      

Kutsatze kasuak abenduaren 28tik urtarrilaren 3ra:

HERRIA

ABEN 28 ABEN 29 ABEN 30 ABEN 31 URT 1 URT 2

URT 3

ANDOAIN

2 8 2 2 1 3 4

URNIETA

1 0 0 1 1 0 0

ZIZURKIL

0 0 3 0 0 1 0

VILLABONA

1 6 3 2 0 1 1

ASTEASU

0 0 0 0 0 0 0

ADUNA

0 0 0 0 0 0 0

LARRAUL

0 0 0 0 0 0 0

GIPUZKOA

130 207 189 163 95 138
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!