Euskalmeten arabera elurra nagusituko da asteburuan

Aiurri 2021ko urt. 8a, 12:13

Euskalmetek -3,2 C neurtu ditu Andoainen, eta astebururako elurraren agerpena iragarri du

Ostirala, hilak 8:

Elur-kota 300-500 m inguruan egongo da. Egunaren azken orduetan baliteke Araba hegoaldean prezipitazio txikia egitea. Barnealdean izotz txiki-handia egingo du.

Larunbata, hilak 9:

Elur-kota 0-200 m artean kokatuko da. Goizaldean baliteke prezipitazio txikia egitea Araba hegoaldean, eta goizean zehar prezipitazioa iparralderantz hedatuko da. Egunaren bigarren partean prezipitazio txikia egingo du, probabilitate handiagoarekin arratsaldean eta barnealdean eta bertan baliteke zenbait lekutan ertaina egitea. Ipar-ekialdeko haizea ahulbizi ibiliko da, arratsaldean bolada gogor batzuekin barnealdean. Izotz txiki-handia egingo du barnealdean. Baliteke kostaldeko zenbait lekutan izotz txikia egitea.

Aurreikusitako lodierak: 0-15 cm 1000 m-ra, 0-15 cm 600 m-ra, 0-5 cm 200 m-ra.

 

Igandea, hilak 10:

Elur-kota 200 m inguruan kokatuko da. Noizbehinka prezipitazio txikia egin dezake, egunaren lehenengo partean bereziki hegoaldean eta egunaren bigarren partean bereziki mendebaldean. Barnealdean izotz txiki-handia egingo du. Baliteke kostaldeko zenbait lekutan izotz txikia egitea.

Aurreikusitako lodierak: 0-6 cm 1000 m-ra, 0-6 cm 600 m-ra, 0-2 cm 200 m-ra

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!