Intzidentzia tasan koska bat gora egin du Andoaingo udalerriak, 7 kasu positibo berrirekin 440,35eko intzidentzia tasa metatura iritsi baita. Villabona parez pare dabil, 439,41eko tasarekin eta kasu positibo berri batekin. Urnietan eta Zizurkilen ez da positiborik izan. Asteasun bat.
Atzo, 7.503 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 535 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 73 kasu zenbatu dira Araban, 283 Bizkaian eta 170 Gipuzkoan; 9 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 46 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 71 pertsona ZIUn daude. Ospitaleratzeen eta UCI-ZIUko okupazioaren datuak egonkorrak dira. Birsorkuntza tasa 0,99an dago orain, 1etik behera beraz. Azken egunetako joera apaldu da, zertxobait bada ere.
Andoain, Tolosa eta Villabona eremu laranjan daude, 400eko intzidentzia tasa gaindituta. Zumaia eremu gorrian sartu da. Udalerriz udalerriko datuak astelehenean berrituko dituzte.
Kutsatze kasuak urtarrilaren 4tik urtarrilaren 3ra:
HERRIA |
URT 4 | URT 5 | URT 6 | URT 7 | URT 8 | URT 9 |
URT 10 |
ANDOAIN |
16 | 7 | 9 | 7 | |||
URNIETA |
0 | 4 | 0 | 0 | |||
ZIZURKIL |
0 | 3 | 2 | 0 | |||
VILLABONA |
3 | 6 | 1 | 1 | |||
ASTEASU |
1 | 0 | 0 | 1 | |||
ADUNA |
0 | 0 | 0 | 0 | |||
LARRAUL |
0 | 0 | 0 | 0 | |||
GIPUZKOA |
169 | 169 | 131 | 170 |
Kutsatze kasuak abenduaren 28tik urtarrilaren 3ra:
HERRIA |
ABEN 28 | ABEN 29 | ABEN 30 | ABEN 31 | URT 1 | URT 2 |
URT 3 |
ANDOAIN |
2 | 8 | 2 | 2 | 1 | 3 | 4 |
URNIETA |
1 | 0 | 0 | 1 | 1 | 0 | 0 |
ZIZURKIL |
0 | 0 | 3 | 0 | 0 | 1 | 0 |
VILLABONA |
1 | 6 | 3 | 2 | 0 | 1 | 1 |
ASTEASU |
0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
ADUNA |
0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
LARRAUL |
0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
GIPUZKOA |
130 | 207 | 189 | 163 | 95 | 138 |