Larunbatetik besterako datuak alderatzean gauza deigarriak antzeman daitezke. Positibotasun tasan ez da aldaketa handirik bai, baina bai egindako proba kopuruan eta positiboen hazkundean.
- Urtarrilak 9: 9.504 proba / 658 positibo / %6,9 / Gipuzkoan 203
- Urtarrilak 2: 4.139 proba / 302 positibo / %7,3 / Gipuzkoan 95
Positibotasun tasa beretsua izanagatik ere, larunbatetik bestera Gipuzkoan askoz kasu positibo gehiago antzeman dira. Biharko eta asteleheneko boletinetan antzeko joera erakutsiz gero, intzidentzia tasa metatuak goruntz jarraituko du eta Gipuzkoan udalerri bat baino gehiago eremu gorrian sartuko dira. Andoain eta Amasa-Villabona eremu laranjan daude, 400dik pasatxoko intzidentziarekin.