Covid19 | Datuak egunez egun

Andoain eta Villabona eremu gorriaren ertzean

Aiurri 2021ko urt. 11a, 07:56

Gaurkoan LABIk bilera deituko du, eta ondoren egingo duten adierazpenean egoerara bideratutako neurri berriak iragarri ditzakete. Andoainen eta Villabonan eremu gorriaren ertzean daude. Zer gerta daiteke? Aurreko asteburutik hona alderatuta, Gipuzkoa osoan 139 kasu gehiago antzeman dira.

Positibotasun tasa %7an egon da urtearen hasieran, eta atzokoan portzentaia nabarmen jaitsi zen. Proba kopurua ere aurreko asteburuetan baino askoz handiago izan zen. Beraz, portzentaiaren jaitsiera hori ona da.

Bestalde, kasu positiboen gorakada nabarmena izaten ari da. Larunbatetik larunbatera 108 kasu gehiago, eta igandetik igandera 31 gehiago. Horrek eragin zuzena dauka intzidentzia tasa metatuan. Eta andoaindarrek eta billabonatarrek ondotxo dakite eremu gorriaren ertzean daudela.

Alderaketa:

  • Urtarrilak 9: 9.504 proba / 658 positibo / %6,9 / Gipuzkoan 203
  • Urtarrilak 2: 4.139 proba / 302 positibo / %7,3 / Gipuzkoan 95

 

  • Urtarrilak 10: 10.051 proba / 509 positibo / %5,1 / Gipuzkoan 169
  • Urtarrilak 3: 4.836 proba / 370 positibo / %7,7 / Gipuzkoan 138
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!