Abenduko Lehendakaritzaren dekretuak dioenaren arabera, ostalaritzaren kasuan, "Osasun Sailaren webgunean astelehenetan eta ostegunetan ebazpen bat zabalduko da, udalerrietako tasen zerrendarekin, eta erreferentzia eraginkorra izango da, hurrengo egunetik aurrera establezimenduak irekitzeko edo ixteko". Beraz:
- Tabernak bihar asteartetik aurrera (urtarrilak 12) itxita izango dira Andoainen eta Villabonan.
- Ostegunean (urtarrilak 14) Jaurlaritzak txosten berria aterako du, eta Andoaingo eta Villabonako egoera epidemiologikoa eremu gorritik ateratzen bada (500 azpiko intzidentzia tasa metatua), ostiralean berriro ireki ahal izango da ostalaritza.
- Tabernariek negozioa berriro irekitzeko aukera izango dute urtarrilaren 19an. Beti ere, urtarrilaren 18ko Jaurlaritzako "zerrenda beltzetik" irteten badira Andoain eta Urnieta.
Eta orain zer?
Egutegiari begira egon beharko dute, bereziki andoaindarrek. Villabonako egoera epidemiologikoa ertzean dago, 523,91ko intzidentzia tasa metatuarekin. Andoaingo egoera zailagoa da, askoz egoera okerragoan baitago 607,15ko tasarekin. Ostiralean, esaterako, 18 kasu positibo antzeman ziren. Eta hori oso datu altua da, azken asteetako garapenari erreparatuz gero.
Egutegia, indarrean dagoen dekretuaren arabera:
- Urtarrilak 12, asteartea | #Ostalaritza itxita
- Urtarrilak 14, osteguna | Egoeraren berrikuspena
- Urtarrilak 15, ostirala | Eremu gorritik kanpo egonez gero, irekiera
- Urtarrilak 18, astelehena | Egoeraren berrikuspena
- Urtarrilak 19, asteartea | Eremu gorritik kanpo egonez gero, irekiera
- Urtarrilak 21, osteguna | Egoeraren berrikuspena
- Urtarrilak 22, ostirala | Eremu gorritik kanpo egonez gero, irekiera