Neurri sorta
Gogoeten testuinguru horretan, LABIren Aholku Batzordeak argi berdea eman dio egungo egoerari erantzuteko neurrien proposamen honi:
- Oro har, honako neurri hauek mantentzea:
—Euskadiren itxiera perimetrala.
—Gehienez 6 pertsonako taldeak.
—Gaueko mugigarritasuna 22:00etatik 06:00etara mugatzea.
—Merkataritza- eta kultura-jarduerak bertan behera uzteko gehieneko ordutegia, 21:00etan.
—Kultu-aretoetako gehieneko edukiera % 35ean mugatzea.
—Musika- eta ahots-entseguak eta emanaldiak bertan behera uztea.
—Ostalaritza eta jatetxea ixteko ordutegia, 20:00etatik 06:00etara.
—Intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 500 baino gehiagoko udalerrietan dauden ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduak eta joko- eta apustu-establezimenduak ixtea, azaroaren 6ko Dekretuan ezarritako baldintza berberetan.
- Prebentzio-neurri berriak hartzea:
—Bizilekua dagoen Lurralde Historikoko pertsonen sarrera- eta irteera-murrizketa ezartzen da.
—150m2-tik gorako merkataritza-establezimenduetako edukierak % 40ra murrizten dira, eta 150m2-rainoko azalera duten establezimenduetako edukierak % 60koa izan beharko du.
—Intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 500 edo gehiagoko duten herrietan:
-Udalerriko konfinamendu perimetrala, alboko udalerrirako igarobidea salbuetsi gabe.
-Taldeko kirol-jarduera etetea.
- Neurri murriztaile hauen modulazioa Intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 500 baino gutxiago duten herrietan soilik:
—Eskola-kirola berrekiteko baimena ematea, soilik entrenamenduetan. Entrenamendu horiek gehienez ere sei pertsonako taldetan antolatu beharko dira, osaera aldatu gabe, eta aldagelak ezin izango dira erabili.
—Profesionalak ez diren dantza-taldeen entseguak baimentzea, eta antzerki-jarduerarako indarrean dauden baldintzekin lotzea.
—Jokoaren eta apustuen sektorea berriz irekitzeko aukera ematea, edukiera, ordutegiak eta ostalaritza-sektoreari aplikatzen zaizkion antzeko prebentzio-neurriekin.