Covid19 | Datuak egunez egun

24 kasu zenbatu dira eskualdean, horietatik 11 Amasa-Villabonan eta 8 Andoainen

Aiurri 2021ko urt. 12a, 12:37

Amasa-Villabonan 11 kasu zenbatu dira, 8 Andoainen, bina Urnietan eta Zizurkilen, eta bakarrak Adunan. Eskualdeko bi herriak eremu gorrian jarraitzen dute, osteguneko berrikuspenaren zain.

Atzo, 12.238 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 817 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 92 kasu zenbatu dira Araban, 492 Bizkaian eta 219 Gipuzkoan; 14 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 45 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 75 pertsona ZIUn daude. Ospitaleratzeak igoz doaz, etenik gabe. Eta bertan geratzen den kopurua, are gehiago. Urtarrilaren 8tik hona 300dik gorakoa da ospitalean daudenen pertsonak.

Oinarrizko birsorkuntza tasa hiru lurraldetan igo da, eta dagoeneko 1,25ean dago. Datu kezkagarria da hori, 1etik gora positibo bakoitzak pertsona bat baino gehiago kutsatzen duela adierazten baitu. Intzidetzia tasa metatuak gorunzko joera erakusten du, beste egun batez.

Kutsatze kasuak urtarrilaren 11etik urtarrilaren 18ra:

HERRIA

URT 11 URT 12 URT 13 URT 14 URT 15 URT 16

URT 17

ANDOAIN

8            

URNIETA

2            

ZIZURKIL

2            

VILLABONA

11            

ASTEASU

0            

ADUNA

1            

LARRAUL

0            

GIPUZKOA

219          

Kutsatze kasuak urtarrilaren 4tik urtarrilaren 3ra:

HERRIA

URT 4 URT 5 URT 6 URT 7 URT 8 URT 9

URT 10

ANDOAIN

16 7 9 7 18 9 3

URNIETA

0 4 0 0 0 0 1

ZIZURKIL

0 3 2 0 0 0 0

VILLABONA

3 6 1 1 0 2 4

ASTEASU

1 0 0 1 0 0 0

ADUNA

0 0 0 0 0 0 0

LARRAUL

0 0 0 0 0 0 0

GIPUZKOA

169 169 131 170 203 169



Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!