Sutea piztu da Zubietako erraustegian

Aiurri 2021ko urt. 12a, 16:52
©Noaua

Eusko Jaurlaritzaren Larrialdi Zerbitzuek 15:00ak aldera adierazi dutenez, Zubietako erraustegian sutea piztu da: "Enpresako langileek larrialdi zerbitzukoen laguntzarekin, sutea kontrolpean dute. Sutea erabat amatatu arte kea izango da inguruan".

Gaiari lotuta, GuraSOS ekimenak biharko prentsaurrekoa deitu du: "Gipuzkoako Lurralde Fiskaltzak ikerketa ireki du Zubietako erraustegiaren ustezko legez kanpoko funtzionamendua ikertzeko, GuraSOS elkarteak instantzia horren aurrean aurkeztutako salaketaren arabera". Gaurko suteari buruzko datu berriak emando direla erantsi dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!