Atzo, 14.649 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 735 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera: 114 Araban, 370 Bizkaian, 237 Gipuzkoan eta 14 Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Bestalde, Osakidetzaren arabera, “urtarrilaren 4tik 10era bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 36 hildako egon direla”.
Birsorkuntza tasa oraindik ere 1,24an dago, iazkoaren bide beretik. Astebetean nabarmen igo da. Ospitaleratzeei dagokionez, azken egunetako presioak UCI-ZIUko okupazioan eragin du. 355 lagun daude ospitaleetan, eta zainketa intentsiboen unitatean 78. Atzokoan baino 3 gehiago.
Herriz herri:
10 Andoain
2 Urnieta
2 Villabona
1 Zizurkil