Covid19 | Datuak egunez egun

Konfinamendu perimetrala Andoainen eta Villabonan, ostiraletik aurrera

Aiurri 2021ko urt. 13a, 19:50

LABIren araudi berria asteazkenean –urtarrilak 13– sartu da indarrean. Eusko Jaurlaritzak ostegunean –urtarrilak 14– aterako duen eremu gorriko zerrendan bi udalerriak agertuz gero, ostiralean hasita konfinamendu perimetrala indarrean sartuko da.

Biak ere 600dik gorako intzidentzia tasarekin daudenez, eremu gorrian daude. Zaila da egun batetik bestera intzidentzia jaistea. Beraz, ia ziurra da konfinamendu perimetrala ezarriko dela Andoainen eta Amasa-Villabonan.

2020ko abenduaren 10eko Lehendakaritzaren dekretuaren bidez, astelehenero eta ostegunero berritzen da eremu gorrian dauden udalerrien zerrenda. Bihar gorrian dauden udalerrietan, abenduko araudiaz gain, LABIk ezarritako neurri berriak aplikatuko dira, hala nola, Eskola-Kirola bertan behera uztea edota konfinamendu perimetrala ezartzea. Eta hori zorrotz bete nahi dutela dirudi, ondoko herrietara joatea ere galerazi egingo dutelako. Adibide bat jarrita, billabonatarrek ezingo dute Zizurkilera joan, ezta andoaindarrek Urnietara ere.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!