Covid19 | Datuak egunez egun

19 kasu zenbatu dira eskualdea, horietatik 9 Andoainen eta 5 Amasa-Villabonan

Aiurri 2021ko urt. 14a, 12:31

Andoainek eta Amasa-Villabonak eremu gorrian jarraitzen dute, positiboek goruntz egiten jarraitzen dutela medio. Beste herrietan, egonkortasuna da nagusi, oraingoz. 

Atzo, 13.021 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 771 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 119 kasu zenbatu dira Araban, 428 Bizkaian eta 209 Gipuzkoan; 15 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan. Positibotasun tasak goruntz egin du, Euskadin 771 kasu antzeman baitira. Atzo 735 izan ziren. Euskadiko birsorkuntza tasa 1,24an dago, atzo bezala. Gipuzkoan, aldiz, 1,13tik 1,16ra igo da.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 74 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 83 pertsona ZIUn daude. UCI-ZIUko okupazioa goruntz doa, era berean, azken igoeraren ondorioz. Herenegun 75 lagun zeuden zainketa berezien unitatean eta orain 83 lagun dira. Bestalde, hamaika egunetan ehndik gora lagun gehiago daude ospitaleetan.

Kutsatze kasuak urtarrilaren 11etik urtarrilaren 18ra:

HERRIA

URT 11 URT 12 URT 13 URT 14 URT 15 URT 16

URT 17

ANDOAIN

8 10 9        

URNIETA

2 2 1        

ZIZURKIL

2 1 4        

VILLABONA

11 2 5        

ASTEASU

0 0 0        

ADUNA

1 0 0        

LARRAUL

0 0 0        

GIPUZKOA

219 237 209      

Kutsatze kasuak urtarrilaren 4tik urtarrilaren 10ra:

HERRIA

URT 4 URT 5 URT 6 URT 7 URT 8 URT 9

URT 10

ANDOAIN

16 7 9 7 18 9 3

URNIETA

0 4 0 0 0 0 1

ZIZURKIL

0 3 2 0 0 0 0

VILLABONA

3 6 1 1 0 2 4

ASTEASU

1 0 0 1 0 0 0

ADUNA

0 0 0 0 0 0 0

LARRAUL

0 0 0 0 0 0 0

GIPUZKOA

169 169 131 170 203 169
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!