Covid19 | Datuak egunez egun

Andoain eta Villabona eremu gorrian, eta intzidentzia goruntz doa Urnietan eta Zizurkilen

Aiurri 2021eko urtarrilaren 15a

Astelehenetik hona aldaketa handirik ez dago eremu gorriko bi udalerrietan. Astelehena bitarte, eta seguruenik hurrengo egunetan ere, eremu gorrian izango dira Andoain eta Amasa-Villlabona. Zizurkil 500eko mugara iristen ari da, eta Urnieta etenik gabe goruntz doa.

Intzidentzia tasa udalerrietan:

  • 747,26 Andoain
  • 659,12 Villabona
  • 494,23 Zizurkil
  • 209,37 Urnieta
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!