Datuak kezkaz irakur daitezke, proba kopurua igota positibotasun tasa ere igotzen ari delako.
- Urtarrilak 16: 11.255 proba / 835 positibo / %7,4 / Gipuzkoan 228
- Urtarrilak 9: 9.504 proba / 658 positibo / %6,9 / Gipuzkoan 203
- Urtarrilak 2: 4.139 proba / 302 positibo / %7,3 / Gipuzkoan 95
Biharko eta asteleheneko boletinetan antzeko joera erakutsiz gero, intzidentzia tasa metatuak goruntz jarraituko du eta Gipuzkoan udalerri bat baino gehiago eremu gorrian sartuko da. Andoain eta Amasa-Villabona eremu gorrian daude, eta udalerri askoren artean lehenengoak izan daitezke. Eta ez azkenak.