Udaberriko eta udazkeneko itxieraren ostean, hamar hilabeteko epean hiru itxialdi pairatu dituzte Andoaingo eta Amasa-Villabonako ostalariek. Joan zen larunbatean protesta zaratatsua egin zuten, besteak beste, horrelako egoeretarako erakundeen aldetik babes zabalagoa eskatuz.
Osasun Sailak argitaratzen duen asteleheneko eta osteguneko “Udalerrien ebazpena” delakoaren zain egon beharko dute. Hauxe hurrengo egunetako egutegia:
-
Urtarrilak 18, astelehena | Egoeraren berrikuspena
-
Urtarrilak 19, asteartea | Eremu gorritik kanpo egonez gero, irekiera
-
Urtarrilak 21, osteguna | Egoeraren berrikuspena
-
Urtarrilak 22, ostirala | Eremu gorritik kanpo egonez gero, irekiera
-
Urtarrilak 25, astelehena | Egoeraren berrikuspena
-
Urtarrilak 26, asteartea | Eremu gorritik kanpo egonez gero, irekiera
-
Urtarrilak 28, osteguna | Egoeraren berrikuspena
-
Urtarrilak 29, ostirala | Eremu gorritik kanpo egonez gero, irekiera
Euskadin, oro har, ematen ari den kasuen igoerarekin Andoaingoak eta Amasa-Villabonakoak ez dira eremu gorrian sartuko diren eskualdeko udalerri bakarrak izango. Zizurkil, esaterako, ostiralean eremu gorriaren ertzean zegoen 494,23ko tasarekin.