"Dagoeneko, denbora luze doa pandemia hasi zenetik. Eta egoiliarrak eta senideak egoera latza bizitzen ari dira", horrexegatik txertoa jasotzeko ilusioa nabarmendu du Mila Olaizola Antia San Joan Bataiatzailea egoitzako zuzendariak. Urtarrilaren 15an Andoaingo 83 egoiliarrek eta 61 langilek jaso zuten txertoa. Pozik zeudela nabarmena zen: “Dena ondo joan da eta gure ilusioa egoera hobetu ahal izatea da, gaixotzeko arriskua murriztea, behintzat”. Otsaileko lehen astean jasoko dute bigarren dosia. Data beretsua aipatu du Maite Peña Gipuzkoako Foru diputatuak: "Otsaileko lehen asterako, gutxi gorabehera, erabiltzaile eta langile guztiak txertatuta egotea aurreikusten dugu". Aldundia Osakidetzarekin lankidetza estuan ari da lanean.
Eskualdeko hainbat profesional ari dira buru-belarri txertoa jasotzeko, gordetzeko eta jartzeko lanetan. Besteak beste, Jaione Albistur eta Eli Isasi andoaindarrak. Jokin Arruti izan da txertoa jaso duen lehenetarikoa.
Albistea osorik, Aiurri hamaboskariaren 575. zenbakian
-----------------------------------------------------------------------------------------------------
Aiurri aldizkaria harpidedunek soilik jasotzen dute etxean. Harpidedun ez denak kioskoan eros dezake hamaboskaria eskualdeko ondoko saltokietan:
- Andoain: Ernaitza eta Stop liburu-dendak.
- Amasa-Villabona: Basajaun liburu-denda eta Amasa kafetegia.
Harpidedun egin nahi izanez gero, horretarako aukera zuzena eskaintzen du www.aiurri.eus webguneak, klik bakarrera. Gainerakoan, albiste honen bukaeran ere baduzue Aiurrikide egiteko aukera.