Covid19 | Datuak egunez egun

Eskualdean 16 kasu gehiago zenbatu dira, horietatik 7 Andoainen eta 6 Urnietan

Aiurri 2021ko urt. 20a, 12:34

Gipuzkoak kasu positibo gehiago antzematen ari dira. Eskualdean Andoainek eta Amasa-Villabonak eremu gorrian jarraitzen dute. Urnieta kutsatuen gorakadaren ondorioz, 467ra igo da Intzidentzia tasa, mugan dago. 

Atzo, 13.774 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 1.046 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 110 kasu zenbatu dira Araban, 616 Bizkaian eta 298 Gipuzkoan; 22 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 83 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 97 pertsona ZIUn daude. Bestalde, urtarrilaren 11tik 17ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 62 hildako egon direla.

Esanak esan, mila positiboen langa gainditu du Euskadik, urtarrilaren 20an emandako datuen arabera. Egun hauetan positibotasun tasa handiena Bizkaian dago, 1046 kasuetatik 616 Bizkaikoak direlako. Gipuzkoan 298. %7,6ko positibotasun tasak urtarrileko joerarekin bat egiten du.

Birusaren hedapenaren aldagaiak
Oinarrizko birsorkuntza tasak Bizkaian eta Gipuzkoan gora egin du, eta 1,14koa da egun. UCI-ZIUtako opukazioa ez da nabarmen igo baina 100eko langara iristen ari da. Hurrengo egunetan gaindituko da langa hori, ospitaleratzearen kopurua nabarmen igotzen ari baita. 465 lagun daude, egun, ospitaleetan. Bost egun atzera 367 ziren.

Herriz herri

Andoain
7 kasu berri agertu dira, eta 834,00ko intzidentzia tasak atzoko bidetik jarraitzen du. Eremu gorritik irteteko errotik moztu beharko da hurrengo egunetan.

Zizurkil, salbu
Lau egunez 0 kasu positiborekin egon eta gero, intzidentzia nabarmen jaitsi da. 395,39koa da, gaurkoan.

Urnieta, gorriaren ertzean
Azken egunetako kopururik handiena da, 6 kasu berrirekin. Eremu gorriaren ertzean jarraitzen dute, 467,06ko intzidentziarekin.

Villabona
Intzidentzia tasa urtarrilaren 11ra gerturatzen ari da. 642,22koa da, gaur gaurkoz. 3 kasu berri agertu dira. Zorte pixka batekin denbora kontua izan daiteke eremu gorritik irteteta. Baina hobe zuhurtziaz jokatzea.

Aduna, Asteasu, Larraul
Hiru udalerrietan aste osoan 0 kasu positibo agertu dira.

Kutsatze kasuak urtarrilaren 18tik urtarrilaren 24ra:

HERRIA

URT 18 URT 19 URT 20 URT 21 URT 22 URT 23

URT 24

ANDOAIN

2 7          

URNIETA

4 6          

ZIZURKIL

0 0          

VILLABONA

2 3          

ASTEASU

0 0          

ADUNA

0 0          

LARRAUL

0 0          

GIPUZKOA

227 298        

Kutsatze kasuak urtarrilaren 11etik urtarrilaren 17ra:

HERRIA

URT 11 URT 12 URT 13 URT 14 URT 15 URT 16

URT 17

ANDOAIN

8 10 9 8 17 8 10

URNIETA

2 2 1 2 4 3 4

ZIZURKIL

2 1 4 2 1 0 0

VILLABONA

11 2 5 2 3 1 1

ASTEASU

0 0 0 0 0 0 0

ADUNA

1 0 0 0 0 0 0

LARRAUL

0 0 0 0 0 0 0

GIPUZKOA

219 237 209 239 229 178
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!