Covid19 | Datuak egunez egun

Eusko Jaurlaritzaren proposamena Osasuneko Lurralde arteko Kontseiluari

Aiurri 2021ko urt. 20a, 20:55

“Hasiera batean, akordio honetan jasotako neurriak aplikatzeko aldia otsailaren amaierara arte proiektatuko litzateke, eta hamabost egunean behin ebaluatuko lirateke”.

Eusko Jaurlaritzak birusaren oldarraldi berria geldiarazteko neurri murriztaileak zabaltzeko proposamena helarazi die gaur, Autonomia Erkidego guztiei eta Osasun Ministerioari.

Hauexek neurriak:

  • Udalerri guztien itxiera perimetrala zehaztea.
  • Pertsona-taldeak espazio publikoetan eta pribatuetan 4ra murriztea, bizikideak izan ezik.
  • Gaueko mugikortasuna 20:00etara aurreratzea.
  • Merkataritza, farmaziak eta zerbitzuguneak izan ezik, eta gizarte, kultura edo kirol jarduera mota guztien ordu-muga 19:00etan ezartzea.
  • 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 500 baino gehiago duten 5.000 biztanletik gorako udalerrietan, honako neurri hauek zehaztuko dira:
    • Ostalaritza- eta jatetxe-zerbitzuak ixtea, salbuespen hauekin: hoteletako jantokiak eta ostatu hartutako bezeroentzako ostatuak, eskaerak entregatzeko edo jasotzeko zerbitzua eta gasolindegietan eta zerbitzuguneetan daudenak.
    • Taldeko kirola bertan behera uztea, salbu eta profesionala edo erdi-profesionalaren entrenamenduak eta lehiaketa, eta aire zabaleko kirol-jarduera, gehienez 2 pertsonako taldetan.
  • 5.000 biztanletik beherako udalerrietan, Autonomia Erkidego bakoitzeko osasun-zerbitzuek ezarriko dituzte, beren errealitate soziodemografikoaren arabera, egoera epidemiologikoa haztatzea eta dagozkion neurri murriztaileak aplikatzea ahalbidetuko duten irizpide osagarriak.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!