Eusko Jaurlaritzak birusaren oldarraldi berria geldiarazteko neurri murriztaileak zabaltzeko proposamena helarazi die gaur, Autonomia Erkidego guztiei eta Osasun Ministerioari: “Hasiera batean, akordio honetan jasotako neurriak aplikatzeko aldia otsailaren amaierara arte proiektatuko litzateke, eta hamabost egunean behin ebaluatuko lirateke”.
Hauexek neurriak:
- Udalerri guztien itxiera perimetrala zehaztea.
- Pertsona-taldeak espazio publikoetan eta pribatuetan 4ra murriztea, bizikideak izan ezik.
- Gaueko mugikortasuna 20:00etara aurreratzea.
- Merkataritza, farmaziak eta zerbitzuguneak izan ezik, eta gizarte, kultura edo kirol jarduera mota guztien ordu-muga 19:00etan ezartzea.
- 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua 100.000 biztanleko 500 baino gehiago duten 5.000 biztanletik gorako udalerrietan, honako neurri hauek zehaztuko dira:
• Ostalaritza- eta jatetxe-zerbitzuak ixtea, salbuespen hauekin: hoteletako jantokiak eta ostatu hartutako bezeroentzako ostatuak, eskaerak entregatzeko edo jasotzeko zerbitzua eta gasolindegietan eta zerbitzuguneetan daudenak.
• Taldeko kirola bertan behera uztea, salbu eta profesionala edo erdi-profesionalaren entrenamenduak eta lehiaketa, eta aire zabaleko kirol-jarduera, gehienez 2 pertsonako taldetan. - 5.000 biztanletik beherako udalerrietan, Autonomia Erkidego bakoitzeko osasun-zerbitzuek ezarriko dituzte, beren errealitate soziodemografikoaren arabera, egoera epidemiologikoa haztatzea eta dagozkion neurri murriztaileak aplikatzea ahalbidetuko duten irizpide osagarriak.