Atzo, 13.154 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 1.139 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 174 kasu zenbatu dira Araban, 639 Bizkaian eta 319 Gipuzkoan; 7 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 77 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 109 pertsona ZIUn daude.
Adierazle guztiak, txarrak
Azken asteetako positibotasunaren eta intzidentziaren igoera eragin zuzena izaten ari da ospitaleetan. Zainketa berezien unitatean dauden gaixoen kopurua %25 igo da hamabost egunetan. Urtarrilaren 8an 75 lagun zeuden UCI-ZIUtan eta gaurkoan 109 lagunen berri eman dute.
Data horretan bertan 304 lagun zeuden ospitaleetan, eta gaurkoan 501 dira.
Milatik gora dira berriro ere kutsatuak Euskadin, eta gaurkoan gainera Gipuzkoan 300eko langatik pasa gara. Datu txar horiekin oinarrizko birsorkuntza tasa igo egin da. Igoera, gainera, hiru probintzietan batera ematen ari da.
Udalerriz udalerri
- Andoain eremu gorrian dago eta positibotasuna jaistea kosta egiten ari zaio. Egonkor dago baina egoer epidemiologiko zailean. 800dik gorako intzidentzia tasarekin, nekez ikusten da argia.
- Urnieta eremu gorria hurbiltzen ari zen, egunez egun. Eta azkenean iritsi da eguna. Udazkeneko egoera zaila biziberrituko dute askok. Hurrengo egunetan nozituko da gehienbat, ostalaritzaren itxierarekin.
- Zizurkil herrian egun askotan positiborik gabe izan dira, egoera lasaian. Baina azken 5 kasuekin egoera erabat aldatu da. Eta orain daturik gabeko asteburua dator. Egoera okertuz gero, Villabonarekin batera gorrian sar daiteke.
- Amasa-Villabonako egoera beretsua da. Positibotasun tasa apala da, baina nahikoa eremu gorrian jarraitzeko. Joera on batekin egun gutxitan atera liteke eremu gorritik.
Kutsatze kasuak urtarrilaren 18tik urtarrilaren 24ra:
HERRIA |
URT 18 | URT 19 | URT 20 | URT 21 | URT 22 | URT 23 |
URT 24 |
ANDOAIN |
2 | 7 | 12 | 10 | |||
URNIETA |
4 | 6 | 2 | 4 | |||
ZIZURKIL |
0 | 0 | 0 | 5 | |||
VILLABONA |
2 | 3 | 3 | 2 | |||
ASTEASU |
0 | 0 | 0 | 0 | |||
ADUNA |
0 | 0 | 0 | 0 | |||
LARRAUL |
0 | 0 | 0 | 0 | |||
GIPUZKOA |
227 | 298 | 299 | 319 |
Kutsatze kasuak urtarrilaren 11etik urtarrilaren 17ra:
HERRIA |
URT 11 | URT 12 | URT 13 | URT 14 | URT 15 | URT 16 |
URT 17 |
ANDOAIN |
8 | 10 | 9 | 8 | 17 | 8 | 10 |
URNIETA |
2 | 2 | 1 | 2 | 4 | 3 | 4 |
ZIZURKIL |
2 | 1 | 4 | 2 | 1 | 0 | 0 |
VILLABONA |
11 | 2 | 5 | 2 | 3 | 1 | 1 |
ASTEASU |
0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
ADUNA |
1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
LARRAUL |
0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
GIPUZKOA |
219 | 237 | 209 | 239 | 229 | 178 |