Irizpide horiek oinarri hartuta, LABIren Batzorde Teknikoaren txostenaren arabera, eta Lurralde Arteko Kontseiluari aurkeztutako proposamenarekin bat etorriz, honako neurri hauek ezartzea erabaki da:
- Konfinamendu perimetrala EAEko udalerri guztietara zabaltzea. Neurri honen helburua mugikortasuna are gehiago mugatzea da. Mugikortasunak, pertsona bakoitza birusa garraiatzeko ibilgailu bihurtzen du eta ondorioz, birusa hedatzen laguntzen du.
- Pertsonak gehienez ere 4ko taldetan biltzeko muga ezartzea, bai erabilera publikoko espazioetan, bai erabilera pribatuko espazioetan.
Orain arte hartutako neurriak kontuan edukita, honakoak dira ezarritako muga eta neurrien laburpena:
- Euskadiren itxiera perimetrala eta udal mailako itxiera perimetrala.
- Gaueko mugigarritasuna 22:00etatik 06:00etara mugatzea.
- Merkataritza- eta kultura-jarduerak bertan behera uzteko gehieneko ordutegia, 21:00etan.
- % 40ko aforoak 150 m2 baino gehiagoko merkataritza-establezimenduetan, eta % 60koa 150 m2 arteko azalera dutenetan. Edukiera murriztuak, era guztietako kultura- eta gizarte-ekitaldietarako.
- Kultur-aretoetako gehieneko edukiera % 35 mugatzea.
- Musika- eta ahots-entsaioak eta emanaldiak bertan behera uztea.
- Ostalaritza eta jatetxeak ixteko ordutegia 20:00etatik 06:00etara.
- 100.000 biztanleko Intzidentzia-tasa metatua 500 edo gehiago duten udalerrietan:
- Ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduak eta joko- eta apustu-establezimenduak
- Taldeko kirol-jarduera etetea.