Covid19 | Datuak egunez egun

Positibotasun tasak ez du goia jo oraindik

Aiurri 2021ko urt. 23a, 16:13

Txertaketa egiten ar diren bitartean, birusa gogor ari da hedatzen.

Larunbatetik larunbatera Osakidetzak ematen dituen datuak alderatzen jarrita, bistan da azken olatuak ez duela goia jo. Euskadin positibotasun tasa %7,4tik %8.4ra igo da astebetean. Igoera orokorra da, baina bereziki Araban eta Bizkaian ari da birusaren zabalkundea handitzen.

Datuak kezkaz irakur daitezke, proba kopurua igota positibotasun tasa ere igotzen ari delako.

  • Urtarrilak 23: 13.642 proba / 1.140 positibo / %8,4  / Gipuzkoan 292
  • Urtarrilak 16: 11.255 proba / 835 positibo / %7,4  / Gipuzkoan 228
  • Urtarrilak 9: 9.504 proba / 658 positibo / %6,9 / Gipuzkoan 203
  • Urtarrilak 2: 4.139 proba / 302 positibo / %7,3 / Gipuzkoan 95

Asteburuetan ez dute udalerrien daturik ematen, ezta birsorkuntza tasaren garapena zehaztu ere.

Atzokoan 104 lagun ospitaleratu zituzten, eta UCI-ZIU zainketa berezietan  109 lagun daude. Zortzi egun atzerago, 74 lagun ospitaleratu zituzten eta zainketa berezietan 86 lagun zeuden. Bistan da Osakidetzan presioa nabarmen ari dela handitzen.

Ostiraleko boletinean aldagai guztiak txarrak izan ziren.

Oinarrizko birsorkuntza tasa

Beherunzko joera ematen ari zenean, azken bi egunetan nabarmen igo da. 1etik gora, birusa hedatzen ari dela ondoriozta daiteke. Bizkaian eta Araban portzentaia handiagoa da.

Intzidentzia tasa metatua

Azken egunetako grafikoari begira jarrita, igoera kezkagarria antzematen da. Euskadi osoa eremu gorrian sartu da.

Ospitaleratzea

Zenbakiak oso adierazgarriak dira. UCI-ZIUtako presioa nabarmen igo da, eta Osakidetzan ospitaleratuta daudenen kopurua ere nabarmen handitu da.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!