Atzo, 9.483 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 826 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 151 kasu zenbatu dira Araban, 426 Bizkaian eta 243 Gipuzkoan; 6 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.
Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 48 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 122 pertsona ZIUn daude.
Andoainen eta Villabonan bezala, ostalaritzak ateak itxi beharko ditu Urnietan
Urnieta eremu gorrian dago, eta Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren ebazpenaren arabera, ostalaritzak ateak itxi beharko ditu. Horrez gain, taldeko kirol jarduerak eten egin beharko dituzte. Gaur hasita, bestalde, Euskadi osoan itxiera perimetrala ezarrita dago.
Zizurkil udalerriaren intzidentzia igo egin da, 4 kasu berrirekin. Baina gaurkoan ez da Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendariaren ebazpenean agertu, beraz ostalaritzak ez ditu ateak itxi beharko.
Herriz herri, ostiraletik igandera
- 26 kasu Andoainen. 847,34ko intzidentzia tasan jarraitzen du udalerriak, eta ID tasa 0,91koa da.
- 11 kasu Urnietan. 724,75ra igo da intzidentzia tasa, eta ID tasa 1,96koa da orain.
- 3 kasu Villabonan. 642,22ko intzidentzia tasa, eta ID tasa 0,90koa da.
- 4 kasu Zizurkilen. Ostiralean agertu ziren laurak, eta larunbatean eta igandean ez. 626,03koa da intzidentzia tasa.
- Kasu bat Larraulen. Larunbatean agertu zen kasua.
- Adunan eta Asteasun kasurik ez da egon, aspaldi honetan.
Ospitaleetan presioa nabarmen igotzen ari da
Positibotasun tasa nabarmen igo da, eta azken boletinaren arabera %8,7an dago. Oinarrizko birsokuntza tasa 1etik gora dago, baina joera beherunzkoa da. 1,17koa da orain.
Ospitaleetan igoera nabarmen igotzen ari da. Ostegunean 501 lagun zeuden ospitaleetan, gaurkoan 560. UCI-ZIUko okupazioa ere handitzen ari da, etengabe. 122 lagun daude, orain. Ostiralesan 109 ziren.
Euskadiko intzidentzia tasa 558,35ekoa da. Lurraldeka, Gipuzkoakoa da apalena (475,53).
Kutsatze kasuak urtarrilaren 18tik urtarrilaren 24ra:
HERRIA |
URT 18 | URT 19 | URT 20 | URT 21 | URT 22 | URT 23 |
URT 24 |
ANDOAIN |
2 | 7 | 12 | 10 | 7 | 10 | 9 |
URNIETA |
4 | 6 | 2 | 4 | 2 | 2 | 7 |
ZIZURKIL |
0 | 0 | 0 | 5 | 4 | 0 | 0 |
VILLABONA |
2 | 3 | 3 | 2 | 1 | 0 | 2 |
ASTEASU |
0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
ADUNA |
0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
LARRAUL |
0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 1 | 0 |
GIPUZKOA |
227 | 298 | 299 | 319 | 293 | 249 |
Kutsatze kasuak urtarrilaren 11etik urtarrilaren 17ra:
HERRIA |
URT 11 | URT 12 | URT 13 | URT 14 | URT 15 | URT 16 |
URT 17 |
ANDOAIN |
8 | 10 | 9 | 8 | 17 | 8 | 10 |
URNIETA |
2 | 2 | 1 | 2 | 4 | 3 | 4 |
ZIZURKIL |
2 | 1 | 4 | 2 | 1 | 0 | 0 |
VILLABONA |
11 | 2 | 5 | 2 | 3 | 1 | 1 |
ASTEASU |
0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
ADUNA |
1 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
LARRAUL |
0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 | 0 |
GIPUZKOA |
219 | 237 | 209 | 239 | 229 | 178 |