Covid19 | Datuak egunez egun

Beterri-Buruntza eskualdean sei udalerritik lau daude eremu gorrian

Aiurri 2021ko urt. 26a, 08:00

Ostiralean Urnieta, Hernani eta Lasarte-Oria eremu gorrian sartu ziren, urtarrilaren 11z geroztik egoera berean zegoen Andoainekin batera. Asteartean hasita, ostalaritza itxita izango da 4 udalerrietan. Astigarraga eta Usurbil udalerriak salbu daude, egoera epidemiologiko apalarekin.

Aurreko ostiraleko datuak:

Asteleheneko datuak:

Bi egunetako datuak ikusita, Andoaingo egoera beretsua dela ikusten da. Astigarraga eta Usurbil herrietan egonkorra da egoera eta Hernani, Lasarte-Oria eta Urnietan egoera okertzen ari da.

ID tasa

Beterri-Buruntzako daturik apalena da, eremu gorrian daudenen artean. ID Tasak  gaurko 14 eguneko inzidentzia metatua duela astebeteko  tasarekin alderatzen du. Andoaingo kasuan 1 azpitik dago, beraz duela astebetekoa baina datu hobea dela ondoriozta daiteke. Etorkizuneko hobekuntzaren seinaleak horrelako aldagaien aldetik etor daitezke.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!