Covid19 | Datuak egunez egun

Hamar kasu gehiago Andoainen, eta Amasa-Villabona eremu gorritik irten da

Aiurri 2021ko urt. 26a, 12:37

Andoainen eta Urnietan kutsatzeek goruntz egiten jarraitzen dute; Andoainen 10 kasu, Urnietan 6 eta Zizurkilen 2. Lehenengo biak eremu gorrian jarraitzen dute. Nabarmendu beharra dago, Amasa-Villabona eremu gorritik atera berri dela, 456,31ko intzidentzia tasarekin.

Atzo, 13.715 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 1.101 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 138 kasu zenbatu dira Araban, 628 Bizkaian eta 331 Gipuzkoan; 4 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 86 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 125 pertsona ZIUn daude.

Positibotasun tasa oraindik ere handia da, %8koa. Eta Gipuzkoan hazkundea ematen ari da. Ospitalean daudenen kopurua apur bat jaitsi da, eta aurreko egunetako intzidentziaren eraginez UCI-ZIUko okupazioak goruntz egiten jarraitzen du.

Kutsatze kasuak urtarrilaren 25tik urtarrilaren 31ra:

HERRIA

URT 25 URT 26 URT 27 URT 28 URT 29 URT 30

URT 31

ANDOAIN

10            

URNIETA

6            

ZIZURKIL

2            

VILLABONA

0            

ASTEASU

0            

ADUNA

0            

LARRAUL

0            

GIPUZKOA

331          

Kutsatze kasuak urtarrilaren 18tik urtarrilaren 24ra:

HERRIA

URT 18 URT 19 URT 20 URT 21 URT 22 URT 23

URT 24

ANDOAIN

2 7 12 10 7 10 9

URNIETA

4 6 2 4 2 2 7

ZIZURKIL

0 0 0 5 4 0 0

VILLABONA

2 3 3 2 1 0 2

ASTEASU

0 0 0 0 0 0 0

ADUNA

0 0 0 0 0 0 0

LARRAUL

0 0 0 0 0 1 0

GIPUZKOA

227 298 299 319 293 249
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!