Covid19 | Datuak egunez egun

Andoainen 14, Zizurkilen 9, Urnietan 6 eta Villabonan 3 kasu positibo berri agertu dira

Aiurri 2021ko urt. 27a, 12:39

Andoainen, Urnietan eta Zizurkilen egoera okertzen ari da. Amasa-Villabonan eremu gorritik kanpo daude, gutxigatik. Euskadin 1.000 kasutik gora agertu dira berriro, eta Gipuzkoa osoko intzidentzia tasa eremu gorrira iristen ari da.

Atzo, 15.837 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 1.104 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 179 kasu zenbatu dira Araban, 609 Bizkaian eta 297 Gipuzkoan; 19 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 89 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 134 pertsona ZIUn daude. Bestalde, urtarrilaren 18tik 24ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 89 hildako egon direla.

Ospitaleetako egoera

UCI-ZIUko okupazioa nabarmen ari da igotzen, atzo 15 ziren eta gaur 134. Eta egun hauetako kasu positibo guztiekin, zainketa berezien presioa gehiago handitu egingo da datozen asteetan. 
560 lagun daude ospitalean, atzokoan baino 12 lagun gehiago.

Kutsatze kasuak urtarrilaren 25tik urtarrilaren 31ra:

HERRIA

URT 25 URT 26 URT 27 URT 28 URT 29 URT 30

URT 31

ANDOAIN

10 14          

URNIETA

6 6          

ZIZURKIL

2 9          

VILLABONA

0 3          

ASTEASU

0 0          

ADUNA

0 0          

LARRAUL

0 0          

GIPUZKOA

331 297        

Kutsatze kasuak urtarrilaren 18tik urtarrilaren 24ra:

HERRIA

URT 18 URT 19 URT 20 URT 21 URT 22 URT 23

URT 24

ANDOAIN

2 7 12 10 7 10 9

URNIETA

4 6 2 4 2 2 7

ZIZURKIL

0 0 0 5 4 0 0

VILLABONA

2 3 3 2 1 0 2

ASTEASU

0 0 0 0 0 0 0

ADUNA

0 0 0 0 0 0 0

LARRAUL

0 0 0 0 0 1 0

GIPUZKOA

227 298 299 319 293 249
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!