Covid19 | Datuak egunez egun

14 kasu gehiago zenbatu dira eskualdean

Aiurri 2021ko urt. 29a, 12:38

Andoainen 5 kasu zenbatu dira, 3 Urnietan eta bina Amasa-Villabona, Zizurkil eta Asteasun. Andoainen positiboek beherunzko joera hartu dutela dirudi, baina Asteasu eta Zizurkil bezalako herri txikietan aparteko kasuak antzematen ari dira. 

Atzo, 17.285 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 1.264 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 178 kasu zenbatu dira Araban, 714 Bizkaian eta 357 Gipuzkoan; 15 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 86 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 140 pertsona ZIUn daude.

Kutsatze kasuak urtarrilaren 25tik urtarrilaren 31ra:

HERRIA

URT 25 URT 26 URT 27 URT 28 URT 29 URT 30

URT 31

ANDOAIN

10 14 7 5      

URNIETA

6 6 2 3      

ZIZURKIL

2 9 0 2      

VILLABONA

0 3 4 2      

ASTEASU

0 0 1 2      

ADUNA

0 0 1 0      

LARRAUL

0 0 0 0      

GIPUZKOA

331 297 342 357    

Kutsatze kasuak urtarrilaren 18tik urtarrilaren 24ra:

HERRIA

URT 18 URT 19 URT 20 URT 21 URT 22 URT 23

URT 24

ANDOAIN

2 7 12 10 7 10 9

URNIETA

4 6 2 4 2 2 7

ZIZURKIL

0 0 0 5 4 0 0

VILLABONA

2 3 3 2 1 0 2

ASTEASU

0 0 0 0 0 0 0

ADUNA

0 0 0 0 0 0 0

LARRAUL

0 0 0 0 0 1 0

GIPUZKOA

227 298 299 319 293 249
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!