Datuak kezkaz irakur daitezke, proba kopurua igota positibotasun tasa ere igotzen ari delako.
- Urtarrilak 30: 14.057 proba / 1.090 positibo / %7,3 / Gipuzkoan 301
- Urtarrilak 23: 13.642 proba / 1.140 positibo / %8,4 / Gipuzkoan 292
- Urtarrilak 16: 11.255 proba / 835 positibo / %7,4 / Gipuzkoan 228
- Urtarrilak 9: 9.504 proba / 658 positibo / %6,9 / Gipuzkoan 203
- Urtarrilak 2: 4.139 proba / 302 positibo / %7,3 / Gipuzkoan 95
Asteburuetan ez dute udalerrien daturik ematen, ezta birsorkuntza tasaren garapena zehaztu ere.
Atzokoan 88 pertsona berri gehiago ospitaleratu zituzten, eta zainketa berezien unitatean 151 lagun daude.
Aurreko ostiralean 104 lagun ospitaleratu zituzten, eta UCI-ZIU zainketa berezietan 109 lagun zeuden. Zortzi egun atzerago, 74 lagun ospitaleratu zituzten eta zainketa berezietan 86 lagun zeuden. Bistan da Osakidetzan presioa nabarmen ari dela handitzen.