Covid19 | Datuak egunez egun

23 kasu gehiago zenbatu dira eskualdean

Aiurri 2021ko ots. 1a, 12:40

Andoainen 11 kasu zenbatu dira, 5 Amasa-Villabonan, 4 Urnietan eta 3 Zizurkilen. Andoainen intzidentzia tasak nabarmen egin du behera. Urnietan, berriz, egoera egonkorra dela dirudi. 

Atzo, 11.632 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 952 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 149 kasu zenbatu dira Araban, 474 Bizkaian eta 317 Gipuzkoan; 12 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 53 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 160 pertsona ZIUn daude.

Ospitaleratze datuak

Urtarrileko aldaparen eragina nabarmena da ospitaleetan. UCI-ZIUko okupazioa nabarmen ari da igotzen. 160 lagun daude, egun. Astebete atzera eginez, 122 zeuden zainketa berezietan.

Ospitaleetan 632 lagun daude. Bi aste atzera, 448 ziren. Alde handia dago, beraz.

Oinarrizko birsorkuntza tasa nabarmen jaitsi da, eta 1aren ertzean kokatzen da. 1,03koa da Euskadin, baina Gipuzkoa 1,07an dago.

Euskadi osoko intzidentzia 667,31koa da. Gorri dago, beraz, Euskadi osoa.

Udalerriz udalerri

Andoain
Hamaika kasu berri agertu dira Andoainen, ostiraletik igandera. 7, 3 eta 1 hurrenez hurren. 693,89koa da intzidentzia tasa metatua eta ID tasa 0,82koa. Andoain eremu gorrian sartu eta hiru astera egoera epidemiologikoaren hobekuntza argia ikusi da, lehen aldiz.

Urnieta
4 kasu asteburuan eta intzidentzia jaitsi egin da: 773,07. ID tasa handiagoa da, Andoainekin alderatuta: 1,07.

Villabona
Eremu gorriaren ertzean darrai, 456,31ko intzidentziarekin. 5 kasu egon dira asteburuan, eta ID tasa apala da: 0,71.

Zizurkil
Birusak bertan darrai, egunero kasuren bat agertzen baita. Asteburuan 3 berri izan dira.

Aduna, Asteasu, Larraul
Asteburuan ez da kasu berririk agertu.

Kutsatze kasuak urtarrilaren 25tik urtarrilaren 31ra:

HERRIA

URT 25 URT 26 URT 27 URT 28 URT 29 URT 30

URT 31

ANDOAIN

10 14 7 5 7 3 1

URNIETA

6 6 2 3 3 0 1

ZIZURKIL

2 9 0 2 1 1 1

VILLABONA

0 3 4 2 1 1 3

ASTEASU

0 0 1 2 0 0 0

ADUNA

0 0 1 0 0 0 0

LARRAUL

0 0 0 0 0 0 0

GIPUZKOA

331 297 342 357 306 264

Kutsatze kasuak urtarrilaren 18tik urtarrilaren 24ra:

HERRIA

URT 18 URT 19 URT 20 URT 21 URT 22 URT 23

URT 24

ANDOAIN

2 7 12 10 7 10 9

URNIETA

4 6 2 4 2 2 7

ZIZURKIL

0 0 0 5 4 0 0

VILLABONA

2 3 3 2 1 0 2

ASTEASU

0 0 0 0 0 0 0

ADUNA

0 0 0 0 0 0 0

LARRAUL

0 0 0 0 0 1 0

GIPUZKOA

227 298 299 319 293 249
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!