Gauzak horrela, AEK-k zenbait ekitaldi antolatuko ditu Euskal Herriko hainbat txokotan martxoaren 28an, alegia, Korrika ekitaldiak amaitu behar zuen egunean. Ekitaldi "xumeak" izango direla ohartarazi du AEK-k, "unean uneko osasun-neurrietara zeharo egokituak" Adierazi dute aurki jakinaraziko dituztela xehetasun gehiago.