Jaurlaritzak trafikoa zaintzeko eta kontrolatzeko egutegia iragarri du

Aiurri 2021ko ots. 2a, 07:45

©Irekia

2021eko Trafikoko Zaintza eta Kontrol Egutegian honako hauek kontrolatzeko kanpainak egitea aurreikusten da: arreta galtzeak, abiadura, alkoholaren eta drogen kontsumoa, hiri-bideetako harrapaketak, eskola-garraioa eta salgaien eta pertsonen garraioa, uhala eta haurrak eusteko sistemak, bigarren mailako errepideetako baldintza teknikoak, motozikletak, ziklomotorrak eta bizikletak.

“Kolektiborik ahulenetan eta trafiko-istripuetan behin eta berriz errepikatzen diren hiru faktoreetan jarriko du arreta: arreta galtzeetan, abiadura desegokian eta alkoholaren eta drogen kontsumoan. Proposatzen dugun egutegiaren helburua Euskadiko kale eta errepideetan istripuak eta arriskuak eragin ditzaketen portaerak murriztea da”, azpimarratu du Trafikoko zuzendari Sonia Díaz de Corcuerak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!