Covid19 | Datuak egunez egun

9 kasu zenbatu dira Urnietan, 5 Andoainen, 3 Adunan eta 2 Amasa-Villabonan

Aiurri 2021ko ots. 3a, 12:43

Eskualdean 19 kasu zenbatu dira. Oro har, egoera hobetzen ari zela zirudien arren, Urnietak kasu ugari zenbatu dira. Adunan 3 kasurekin intzidentzia tasa 828,16ra igo da. Andoainen 5 kasu zenbatu diren arren, gutxinaka intzidentzia beheruntz doa. Amasa-Villabonako egoera, berriz, nahiko egonkorra da. 

Atzo, 16.592 test diagnostiko egin ziren, eta, haietatik, 1.057 positiboak izan ziren. Lurraldeen arabera, 163 kasu zenbatu dira Araban, 553 Bizkaian eta 333 Gipuzkoan; 8 gehiago Euskaditik kanpo bizi diren pertsonetan.

Ospitaleen egoera dela eta, COVIDaren ondorioz 98 pertsona ospitaleratu ziren atzo, eta COVIDa duten 155 pertsona ZIUn daude.

Bestalde, urtarrilaren 25etik 31ra bitartean metatutako datuak aztertu ondoren, ondoriozta daiteke COVID dela eta 85 hildako egon direla.

Zizurkil eta Aduna udalerriak

  • Zizukilen ez da kasurik agertu, baina intzidentzia 823,72koa da.
  • Adunako agerraldiak eragina izan dezake neurri gogorragoak hartzeko garaian. Biharko txosten epidemiologikoan ager daiteke Aduna, eta horren arabera ostalaritza eta kirol jarduerak eten egin beharko lirateke. Ostegunaren zain egon beharko dute adunarrek.

 

Kutsatze kasuak otsailaren 1etik urtarrilaren 7ra:

HERRIA

OTS 1 OTS 2 OTS 3 OTS 4 OTS 5 OTS 6

OTS 7

ANDOAIN

2 5          

URNIETA

5 9          

ZIZURKIL

0 0          

VILLABONA

1 2          

ASTEASU

1 0          

ADUNA

0 3          

LARRAUL

0 0          

GIPUZKOA

259 333        

Kutsatze kasuak urtarrilaren 25tik urtarrilaren 31ra:

HERRIA

URT 25 URT 26 URT 27 URT 28 URT 29 URT 30

URT 31

ANDOAIN

10 14 7 5 7 3 1

URNIETA

6 6 2 3 3 0 1

ZIZURKIL

2 9 0 2 1 1 1

VILLABONA

0 3 4 2 1 1 3

ASTEASU

0 0 1 2 0 0 0

ADUNA

0 0 1 0 0 0 0

LARRAUL

0 0 0 0 0 0 0

GIPUZKOA

331 297 342 357 306 264
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!