Zein da zure iritzia?

Murrizketa batzuk arintzeko aukera egon liteke, baina zehazki zein?

Aiurri 2021ko ots. 8a, 20:06

Otsailaren 12an LABI biltzekoa da, eta mahai horren buertan erabaki berriak har daitezke. Eta ez, bereziki, murriztaileak. Otsailaren 3an Urkullu Lehendakariak adierazi zuenez, "orain gure lehentasuna ez da indarrean dauden neurriak malgutzea; halere, baliteke aurrerago murrizketa batzuk arintzea. Datuek hobera egin eta neurri zorrotzagoak hartu behar ez izatea nahiko nuke. Hori da gure itxaropena".

Egoera zaila izanik, zein izan daiteke neurri aringarri horietakoa? Txirrinduzaleei itxiera perimetralaren agindua kentzea? Zein da zure iritzia? Zein neurri aringarri hartu beharko litzateke?

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!