Covid19 | Datuak egunez egun

Aduna eta Zizurkil eremu gorrian izango dira oraindik

Aiurri 2021ko ots. 8a, 12:44

Bi udalerri horietan ostalaritza itxita izango da, eta kirol jarduerak etenda. Andoainen eta Urnietan bezalaxe.

Herriz herri

Aduna

Ohiko joerari eutsiz, Adunan ez du eragin handirik birusak. Aurreko astean egun berean 3 kasu agertu ziren baina geroztik bost egunez jarraian ez da kasurik antzeman.

Amasa-Villabona

Adunan bezalaxe, azken 5 egunetan 0 kasu egon dira. 287,31koa da intzidentzia tasa, eta ID tasa 0,63koa da. Datu onak, beraz.

Andoain

8, 6 eta 0 kasu egon dira ostiraletik igandera. Eremu gorrian dago oraindik, 513,74ko intzidentziarekin.

Asteasu

Ez da kasu positiborik agertu asteburu osoan zehar.

Larraul

Aste osoan zehar kasurik ez da egon.

Urnieta

Kasu bakarra asteburu osoan, igandean soilik bat. 628,12ra jaitsi da intzidentzia tasa, eta ID tasa 0,81koa da.

Zizurkil

Azken hiru egunetan ez da kasurik egon. Azken hamabostaldiaren eraginez, intzidentzia handia da oraindik: 658,98.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!