Covid19 | Datuak egunez egun

Beterri-Buruntza osoa eremu gorrian

Aiurri 2021ko ots. 8a, 17:40

Behin behineko egoera dirudi, Andoaingo eta Hernaniko intzidentzia ez baita 600era iristen. Covid-19ak eragindako kasu positiboen azken 14 egunetako intzidentzia-tasa metatua kontutan harturik, Beterri-Buruntzako sei udalerriek eremu gorrian daude.

Andoain (513,74), Astigarraga (854,06), Hernani (551,58), Lasarte-Oria (740,35), Urnieta (628,12) eta Usurbil (539,00) sei udalerriak 500dik gorako intzidentzia dute. Andoain eta Urnieta izan ziren eremu gorrian sartzen lehenak, eta Astigarraga eta Usurbil izan dira azken sartzen.
 
Bihartik aurrera, Lehendakariaren abenduaren 10eko 44/2020 Dekretua aplikatuko da eskualde osoan eta ostalaritza eta taldekako kirol jarduerak eten egingo dituzte. Gaurkoa eta gero, osteguneko txosten epiodemiologiko berriaren zain daude, bereziki andoaindarrak. Egoera asko okertzen ez bada, Andoain eremu gorritik atera daitekeelako laster. Astigarragako eta Lasarte-Oriako egoera da okerrena, une honetan. Andoain, Hernani, Usurbil eta Urnieta eremu gorritik irteteko aukera gehiago dituztela diote datuek.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!