Ostalariek manifestazioa deitu dute ostegunerako, mozorrotuta

Aiurri 2021ko ots. 9a, 10:40
Pasa den osteguneko ostalarien manifestazio zaratatsuko irudia, Zizurkil eta Villabona herriak elkartzen dituen zubian.

Villabonan eta Zizurkilen antolatu dira manifestazioak, 19:30ean abiatuta. Bi herriei manifestazioa batera egiten uzten ez dietenez, bakoitzak bere herrian egingo du protesta eta amaieran Apatx tabernaren ondoko zubian elkartuko dira. Ostalariek mozorrotuta joateko deia luzatu diete herritarrei.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!