Inauterietako argazki-lehiaketa martxan dago

Aiurri 2021ko ots. 13a, 09:41

Inauteria etxeko giroan ospatuko dutenentzat lehiaketa abiarazi du Aiurrik. Mekanika erraza da: Etxe barruan mozorrotu, argazkia bidali eta etxera eramateko hiru jatordu ezberdinen zozketan parte hartuko duzu.

Bizipozari eutsi beharra dago, garai zail hauetan. Eskualdean asko eta asko dira mozorrozaleak, inauterizaleak. Pandemia garaian inauteri festa etxean egiteko beste aukerarik ez dago: Txaranga doinuak jarri, mozorroa jantzi eta etxetik bertatik festa egiteko aukera baliatu daiteke.

Jai alternatiboa egitea pentsatzen ari diren horiei begira, Aiurrik lehiaketa abiarazi du. Mekanika erraza da: Etxe barruan mozorrotu, argazkia bidali eta etxean jateko hiru jatordu ezberdinen zozketan parte hartuko duzu.

Inauteriak etxean ospatu behar dituzu?

  • Etxean mozorrotu eta bidali argazkia Aiurrira: 619 163 537 (whatsappez).
  • Otsailak 11, 12 edo 13: Argazkia bidali.
  • Otsailak 14: Irabazleen berri emango dugu.
  • Sariak: 3 jatordu ezberdin.

Sariak, eta sari-emaileak

  • Babexa: Etxera eramateko pizzak.
  • Hiru jatetxea: Oilasko errea, entsalada epela eta kroketak.
  • Olloki taberna: Oilasko errea patatekin, eta entsalada mistoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!